Gizartea -

Gipuzkoa

Asto bikote baten kontra talka egin dute bi autok N-1 errepidean, Idiazabalen

Errepidearen erdian zeuden asto bi harrapatu dituzte bi ibigailuek. Gidariak onik daude baina kolpearen ondorioz, animaliak hil egin dira.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argitu gabeko arrazoiengatik N-1 errepidearen erdian zeuden asto bi hil dira Idiazabalen (Gipuzkoa), bi autok harrapatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Trafikoa Zuzendaritzak aditzera eman duenez.

Istripua larunbat goizalde honetan gertatu da. Idiazabal parean, Gasteizerako noranzkoan, N-1 errepidean zegoen asto bikote baten kontra egin dute bi ibilgailuk. Animaliak hil egin dira.

Larrialdietarako zerbitzuek gidariak artatu dituzte, baina onik daude, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

Animalien hilotzak behin errepidetik kenduta, zirkulazioa berrabiarazi dute normaltasunez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Animaliak azken ordukoa N-1 azken ordukoa Trafiko istripuen biktimak Goierri