Gizartea -

POLIZIA-OPERAZIOA

Gizon bat atxilotu dute Bermeon etxean gerrako armak eta munizioa fabrikatzeagatik

51 urteko gizonak armak 3D inprimaketaren bidez egiten zituen. Polizia-operazioan metalezko kartutxoak, erasoko hiru fusil eta lehergailuak aurkitu dituzte, besteak beste.

Aurkitutako armamentua. Argazkia: EITB Media.
Aurkitutako armamentua. Argazkia: EITB Media.
Aurkitutako armamentua. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Guardia Zibilak armak fabrikatzeko ezkutuko lantegi bat desegin du Bermeoko (Bizkaia) etxebizitza bateko garajean. Polizia-operazioan 51 urteko gizon bat atxilotu dute; herriko bizilaguna da eta ez du arma-lizentziarik. 3D inprimaketaren bidez, etxean egindako armak, metalezko kartutxoak, lehergailuak eta nahasketa lehergarriak fabrikatzen zituen.

Agenteek su armak aurkitu dituzte garajean, hala nola erabiltzeko prest dauden gerrako armak, erasoko hiru fusil, munizioa zeukaten pistolak, kanoi-eskopeta bat eta bost lehergailu.

Halaber, ia 200 abiarazle elektriko, hiru kilo bolbora, 400 kartutxo metaliko eta bi 3D inprimagailu konfiskatu dituzte.

Operazioa 2021eko abenduan hasi zen, agenteek lehergailuen transakzio baten berri izan zutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Teknologia Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak