Gizartea -
Indarkeria matxista
Donostian emakume bati eraso egiteagatik bi urtera zigortu dute gizon bat, nahiz eta ez den espetxera joango
Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzitik bi urtera jaitsi du zigor eskaera delitu jarraitua ez zelakoan, eta alkohol asko edan ondoren jardun izanaren salbuesle osatugabea aplikatu dio, horrek gizonaren gaitasun intelektualak mugatzen zituelakoan.
Agentziak | EITB Media
Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote gizonezko bati Donostiako bere pisuan emakume bati sexualki eraso egiteagatik. 2018ko abenduaren 7ko goizaldean neska eta haren laguna bere pisura eraman zituen gizonezkoak eta han egin zion eraso biktimarik.
Hasieran, Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko zigorra eskatzen zuen, sexu-eraso delitu jarraitu bat lepòratuta; baina, gaur Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan egin den bistan, auzipetuak gertaerak aitortu ditu.
Hala, Ministerio Publikoak bi urtera murriztu du zigor eskaera, delitua ez zelakoan jarraitua izan. Halaber, alkohol asko edan ondoren jardun izanaren salbuesle osatugabea aplikatu dio, horrek gizonaren gaitasun intelektualak mugatzen zituelakoan, auziaren inguruko iturriek EFEri adierazi diotenez.
Zigorra onartu ostean, epaimahaiak zigorra betetzetik salbuetsi du auzipetua, hiru urtetan berriz deliturik ez egiteko baldintzarekin. 5.000 euroko isuna ere ordaindu beharko du.