Gizartea -

trafikoa

93 urteko emakume bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta

Istripua eragin duen ibilgailuaren gidaria, 76 urteko gizon bat, lekuan bertan artatu eta suspertu behar izan dute, bihotzekoa izan duelako.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

93 urteko emakume bat hil da astelehen honetan Bilbon, kontrolik gabeko auto batek harrapatu ostean, banku batean eserita zegoela.

Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, istripua 10:45ean gertatu Zorrozgoiti Bideko 23 zenbakiaren parean, eta emakumeak lesio esanguratsuak jasan ditu beheko gorputz-adarretan. Jarraian, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Istripua eragin duen ibilgailuaren gidaria ere, 76 urteko gizon bat, Basurtuko Ospitalera eraman dute; eta lekuan bertan artatu eta suspertu behar izan dute, bihotzekoa izan duelako.

Inguruan aparkatuta zegoen beste auto bat ere kaltetu da istripuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Bilbo berriak Euskal herriak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Trafiko-istripu hilgarriak