Gizartea -
Larri dago
Langile batek hanka bat galdu du lan istripu batean, Galdakaon
Goizean izan da, Aperribai auzoan. Lubaki batean lanean ari zela, hormigoi-galdara batek langilea jo du, eta gizonak hanka galdu du bertan. Larri dago.
Erredakzioa
Langile batek hanka galdu du asteazken eguerdi honetan Galdakaon, Aperribai auzoan izan den lan-istripu batean.Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 11:30ean izan da ezbeharra, N-634 errepideko lanetan.52 urteko gizona 3 metroko lubaki batean ari zen lanean, eta hormigoi-galdara batek jo du. Ondorioz, hanka galdu du langileak.Suhiltzaileek erreskatatu egin dute, eta, ondoren, ospitalera igorri dute, Zainketa Intentsiboetako Unitate mugikor batean.Langilea larri dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea