Gizartea -

2010eko hilketa

Barakaldon hildako emakumeak aizto bat sartuta zuen garondoan

Fiskaltzak 34 urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du ustezko hiltzailearentzat.

Barakaldoko hilketa argitzeko epaiketa. Argazkia. EFE
Cristinak garondoan aizto bat zuen sartuta

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina E.B. ustez bere bikotekide ohiaren eskuetan hil zenean, 2010eko abenduaren 6an, Barakaldoko pisura joan ziren agenteek etxebizitzara iristean emakumea lurrean botata zegoela adierazi dute, eta garondoan aizto bat sartuta zuela, odol putzu batez inguratuta.

Halaber, bizilagunei ezer entzun zuten galdetuta, emakumea "Lagundu! Ez nazazu hil!" oihukatzen entzun zuela esan zien horietako batek.

Bizkaiko Probintzia Auzitegian egiten ari diren epaiketan, biktima hil zuten pisura (Barakaldoko Inmaculada kalean dago) joan ziren hogei bat agenteek lekukotasuna eman dute. Besteak beste, lepoan zauri larriak zituen gizona artatu zuen agenteak (kaleko jantziarekin zegoen) deklaratu du. Akusatuak egin omen zizkion zauri horiek, 20 zentimetroko aizto batekin.

Fiskaltzak 34 urte eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat; izan ere, horren arabera, auzipetua mekanoz egindako plataforma batetik sartu zen gaztearen etxera, eraikinaren kanpoaldean egiten ari ziren obrak aprobetxatuz, eta emakumeari eta haren lagunari itxaroten geratu zen. Haiek iritsitakoan gertatu ziren orain epaitzen ari diren gertakariak; emakumea hilda eta haren laguna larri zaurituta utzi zituztenak, hain zuzen.

Akusatuak azaldu duenez, biktimak aldez aurretik eman zion giltzaren bidez sartu zen etxebizitzara, orduan emakumezkoarekin harremana izaten jarraitzen zuelako, 300 metro baino gutxiagora ez egoteko urruntze ordena izan arren.

"Nire semeak neska-laguna hil du”

Epaiketan, gizonezkoaren amak telefonoz SOS Deiakeko langile batekin izan zuen elkarrizketaren transkripzioa irakurtzea eskatu du Fiskaltzak. "Nire semeak bere neska-laguna hil duela jakinarazteko deitzen dut. Inmaculada kaleko 25.ean izan da", esan zion emakumeak.

Hitz horien aurrean, Ertzaintzaren patruila bat akusatuaren amaren etxera joan zen, eta agente batek gizonezkoa atxilotu zuen. Agentearen arabera, ustezko hiltzailea "lasai" zegoen, eta ez zuen aurka egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea