Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako 14 urteko neskaren ustezko bortxatzailea, Adingabeen Fiskaltzaren esku

15 urteko mutila da ikertutakoa. Atzo hainbat eginbide egin zitzaizkion Donostiako ertzain etxean, eta gaur, Fiskaltzaren esku utzi dute sexu askatasunaren aurkako delitu batengatik.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian 14 urteko neskari sexu erasoa egin ziolakoan, 15 urteko mutil bat Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du gaur, ostegunarekin, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. 

Bortxaketa larunbat gauerdian (00:30ean) jazo zen Loiolako Erriberak auzoan.

Adingabeak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzan, eta Poliziak ikerketa abiatu zuen. Hain justu, horri esker identifikatu dute ustezko erasotzailea, orain ikerketapean dagoena. 

Gaztetxoa Donostiako ertzain etxera joan zen atzo, ama lagun zuela, eta hainbat eginbide egin zitzaizkion. 

Gaur, ostegunarekin, adingabea Donostiako Adingabeen Fiskaltzaren aurrera eraman dute, sexu askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Gazteak