Gizartea -

ARABA

Gasteizko Erdi Aroko azoka bueltan da asteburu honetan

Irailaren 23tik 25era hiria Erdi Arora itzuliko da, eta garai hartako hainbat ikuskizun eta postu ikusi ahal izango dira.

Azoka ostiralean. Argazkia: Gasteizko Udala.
Azoka ostiralean. Argazkia: Gasteizko Udala.
Azoka ostiralean. Argazkia: Gasteizko Udala.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erdi Aroko azoka Gasteizera bueltatuko da asteburu honetan, irailaren 23tik 25era. Hirian izaten den eskaintza kultural jendetsuenetariko bat da.

Egun horietan zehar, Erdi Aroko hiriguneko kaleak eta plazak eraldatu egiten dira, eta hiria iparraren eta hegoaren arteko bidegurutzea izan zen garaira itzultzen da.

Errementariak, arotzak, urreginak, beiragileak eta abarrak Gasteizera bueltatuko dira, garai hartako eskulangileen jakinduriaz gozatu ahal izan izateko.

Malabaristek, juglareek, saltokariek eta beste ikuskizun batzuek ere giroa alaituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Albisteak