Gizartea -

KANARIAR UHARTEAK

Depresio tropikal batek 165 litro metro karratuko utzi ditu Kanarietan 24 orduan

Tenerife Iparraldetik Loiura 14:40ean iritsi behar zen hegaldi bat bertan behera geratu da eguraldi txarraren ondorioz. Prezipitazio handiak izaten ari dira artxipelago osoan, baina bereziki Kanaria Handian, La Palmako ekialdean eta El Hierron.

Arazoak Santa Cruz Tenerifekoan. Argazkia: EFE.
Arazoak Santa Cruz Tenerifekoan. Argazkia: EFE.
Alerta mailarik gorenean jarraitzen dute Kanariar uharteetan prezipitazio handiengatik

01:15

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanariar uharteetako agintariek alerta gorria ezarri dute prezipitazio handiengatik. Hermine ekaitz tropikalak indarra galdu eta depresio bilakatu den arren, kalteak utzi ditu, hala nola uholdeak, lur jausiak, eta zenbait errepide moztuta. 

Euriak gogor jo ditu batez ere Kanaria Handia, La Palmako ekialdea eta El Hierro. Toki horietan, alerta gorria ezarri dute gaurko, 12:00etatik eguna amaitu arte. Artxipelagoko gainerako irlak abisu laranjan egongo dira.

AEMETen arabera, 165 litro metro karratuko izan dira azken 24 orduetan Cañadas del Teide herrian, Tenerifen.

Hala ere, hurrengo orduetan euri gehiago egitea aurreikusten da, eta agentziak La Palman eta El Hierron 12 ordutan 180 litro metro karratuko iragarri ditu.

Izañan (Tenerife) egun batean bildutako ur litroek ia bikoiztu egin dute iraileko eurien ohiko batezbestekoa.

Ekaitzaren ondorioz, Binter Canarias airelineak bertan behera utzi ditu Kanarietako lau aireportuetatik 18:00ak arte irtengo eta sartuko diren hegaldi guztiak. Gaur, momentuz, 215 hegaldi geratu dira lurrean; horien artean, Tenerife Iparraldetik Loiura 14:40ean iritsi behar zena.

Dena den, artxipelagoko zortzi aireportuak martxan daude. Bidaiariei gomendatu diete hegazkin-konpainia kontsultatzeeta beste hiru desbideratu behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kanariak