Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: NASAren DART misioa, OCUren ikerketa eta Benidormeko hilketa matxista

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 27, hedabideetako lerroburu nagusiek:

- OCUren ikerketa erosketa saskiari buruz: Elikagaien prezioen igoera betean, Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak erosketa saskiari buruzko urteko txostena aurkeztuko du.

- NASAren DART misioa: DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egin du irailaren 27ko 01:04an, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.

- Benidormeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea: Benidormen (Alacant) atzo izandako emakume gipuzkoar baten hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte datozen egunetan. Elgoibarren —han bizi izan zen biktima urte batzuez— gaur, asteartearekin, egingo dute bilkura, eta Soraluzen —hangoa zen sortzez emakumea— bihar, asteazkenarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Berriak Politika Araba Elgoibar argazkiak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Soraluze Mundu matxista