Gizartea -

ESPAZIOA

Artemis I kohetea bere hangarrera eramango dute berriz, Floridara gerturatzen ari den Ian urakanetik babesteko

Joan den larunbatean, NASAk iragarri zuen, urakanaren ondorioz, irailaren 27rako aurreikusita zegoen Artemis I misio historikoaren jaurtiketa atzeratu egingo zela.

La misión Artemis I, en Florida. Foto de archivo: EFE
La misión Artemis I, en Florida. Foto de archivo: EFE
La misión Artemis I, en Florida. Foto de archivo: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artemis I misiorako NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak prest dituen SLS kohetea eta Orion kapsula Cañaberal lurmuterretik (Florida, AEB) erretiratu, eta atzera berriz euren hangarrean gordeko dituzte, Ian urakanetik babesteko. Ondorioz, jaurtiketa berriro —hirugarren aldiz— atzeratuko da.

Irailaren 27rako zegoen aurreikusita Artemis I kohetearen jaurtiketa, baina joan den larunbatean erabaki zuen NASAk operazio hori bertan behera uztea, Ian urakana gerturatzen ari zela ikusita. Mahai gainean jarri zuten hurrengo data urriaren 2a izan zen, baina orain, gaur lekuz aldatuta, baliteke jaurtiketa berriro atzeratzea. "Atzo goizean bildu ziren agentziako arduradunak, eta Ian urakanaren arriskua tarteko egindako aurreikuspen metereologikoak berrikusi ondoren, ikusi da eguraldiak hobera ez duela egingo", jakinarazi du agentziak bere blogean.

Orain arte inoiz eraiki den koheterik handiena da SLS kohetea, 98 metro luze du, eta hori tokiz mugitzea lan oso konplexua izango dela azaldu dute. Beldar-ibilgailu berezi bat beharko da, errodaje sistema berezia duena.

Aurreikuspenen arabera, datozen egunotan iritsiko da Ian urakana Floridara — larrialdi maila gorena ezarri dute—, eta batez ere, estatuaren erdialdea astintzea espero da. Kennedy Espazio Agentzia, berez, ez dago eremu horretan, baina badaezpadako neurri gisa erabaki dute Artemis I misiorako gailu guztiak lekuz aldatzea.

SLS kohetearen eta Orion kapsularen gaitasuna probatu nahi du NASAk Artemis misioarekin, bi urte barru ilargira egin nahi duten bidaia baterako prest dagoen jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Teknologia Ameriketako Estatu Batuak Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Nasa Urakanak