Gizartea -
Gasteizen
4.500 euro lapurtu dizkiote paper tindatuen iruzurra erabilita
Dagoeneko hainbat pertsona engainatu dituzte iruzurraz baliatuta. Ondorioz, Ertzaintzak zuhurtziaz ibiltzeko deia egin du.
Erredakzioa
Ertzaintzak paper tindatuaren eta loteria-billetearen iruzurrek azken aldian gora egin dutela esan eta zuhurtziaz jokatzeko deiua egin du, Herrizaongo Sailaren arabera.
Azken biktima iragan ostiralean izan zen, Gasteizko Judimendi auzoan. Antza denez, adimen-urritasuna zuen gazte bat emakume bati hurbildu zitzaion eta billetez beteta zegoen gutun-azala aurkitu zuela jakinarazi zion.
Jarraian 60 urteinguruko gizonezko eta emakumezko bat gerturatu zitzaizkion eta biktimari proposamen bat egin zioten: neska gazteari diru kopuru bat ematea gutun-azalaren truke.
4.500 euro eta bitxiakBiktimak proposamena onartu eta 4.500 euro eta zenbait bitxi atera zituen bankutik, adimen-urritasuna zuen gazteari emateko. Etxera itzuli zenean, gutun-azala egunkari ebakiez beteta zegoela konturatu zen, diruaren arrastorik gabe.
Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera, urte hasieratik hainbat salaketa jarri dituzte antzeko iruzurrengatik.
Apirilean bi pertsona engainatu zituzten, eta 2.000 euro eta 300 euro eta bitxiak lapurtu zizkieten, hurrenez hurren.