Gizartea -

Gertakaria

Urte eta erdiko haur bat zauritu da Oñatin, hirugarren solairutik erorita

Gertakaria 13:45 aldera jazo da Errekalde auzoko etxebizitza batean. Haurrak buruan kolpe bat hartu du, baina ez dago haren osasun egoerari buruzko datu gehiagorik.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bat zauritu da arratsaldean Oñatin (Gipuzkoa), hirugarren solairutik behera erorita, Udaleko eta Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.

Antza denez, 13:45 aldera gertatu da ezbeharra, Errekalde auzoko etxebizitza batean. Urte eta erdi inguruko adingabea hirugarren solairutik amildu da.

Iturrien arabera, haurrak buruan kolpe bat hartu du, baina ez dago haren osasun-egoerari buruzko datu gehiagorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Oñati Albisteak Umeak Debagoiena