Gizartea -

Erregai asko dago errepidean

Santurtziko porturako sarrera itxita, gasolio isurketa baten ondorioz

Gasolioa garraiatzen zuen kamioi-zisterna bat irauli da A-8 errepidean, Mamariga tuneletan, eta erregaia errepidera isuri da. Gidaria onik irten da.

Erregaia zeraman kamioi batek, istripua izan du Santurtzin

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biloboko porturako sarrera itxita dago Santurtzin, gasolioa garraiatzen zuen kamioi-zisterna bat irauli eta erregaia errepidera isuri ondoren, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

15:05ean izan da istripua, N-644 errepidean, Santurtziko porturako bidean. Kamioia errepidetik irten da, eta irauli egin da Mamarigako tunealean.

Gidaria onik irten da, baina kamioia errepidean gurutzatuta geratu da, eta, gainera, biltegia apurtu eta erregaia errepidera isuri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea