Gizartea -
Gertakaria
Gas jarioa eragin du maizterra itotzeko Orozkon
Dirudienez, 38 urteko gizonezkoak auzitegietan liskarrak ditu biktimarekin, eta atxilotu egin dute.
Erredakzioa
Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du Orozkon (Bizkaia), bere baserrian beheko pisuan bizi zen maizterra itotzeko, gas jarioa eragitea egotzita. Dirudienez, auzitan sartuta dabiltza.
Ertzaintzak ohar batean jakitera eman duenez, maizterrak larunbatean larrialdi zerbitzuei deitu zien etxebizitzan gas jarioa zegoelakoan, hainbat ordu etxetik kanpo pasatu ostean, itzulitakoan, gas usaina nabarmena zelako.
Ertzaintzak eta suhiltzaileek neurketak egin zituzten, eta gas kontzentrazio arriskutsua zegoela baieztatu zuten.
Gizonezkoak baserriko beheko solairuko maizterra zela azaldu zien, eta goiko partean normalean ez zela inor bizi gaineratu zuen.
Ertzainak etxeko jabearekin harremanetan jarri ziren, hark gas jarioa moztu ondoren. Ustez, goiko solairuan zeuden bonbona batzuetatik isuri zen gasa.
Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez, jabea behin eta berriro saiatu zen suhiltzaileak eta ertzainak bonbonak zeuden lekutik kanpo mantentzen.