Gizartea -

Epaia

28 urteko zigorra ezarri diote Clara Rangelen hiltzaileari

33 urteko emakumea 2008ko abenduan hil zuen, Errenterian.

Epaiketaren une bat. EFE
Epaiketaren une bat. EFE
Epaiketaren une bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak 28 urteko espetxe zigorra ezarri dio Clara Rangelen bikotekideari, haren hiltzailea izatea egotzita.

33 urteko emakumezkoa 2008ko abenduan hil zuen, Errenterian (Gipuzkoa), haren etxebizitzan.

Maiatzaren 21ean, epaimahaiak errudun jo zuen, Clara Rangel hiltzeagatik, haren semea hiltzen saiatzeagatik (beste gizonezko batekin izan zuen haurra) eta bere anaia zauritzeagatik.

Epaimahaiak larrigarri bat ezarri zion, hiru biktimen senide dela, baina aringarri bat ere bai, gizonezkoei eraso zienean edanda zegoela.

Epaiak kalte-ordainak ere agindu dizkio zigortuari: 132.838 euro emakumezkoaren hiru seme-alabei eta gurasoei, eta 11.059 eurokoa biktimaren seme zaharrenari.

Halaber, 10 urtez Rangelen seme zaharrenari hurbiltzea edo harekin komunikatzea debekatu dio.

Gertatutakoa

Epaiaren arabera, 2008ko abenduaren 29an, Clara Rangelek eta bikotekideak eztabaida izan zuten logelan.

Ondoren, gizonezkoa sukaldera joan zen, eta labana bat hartu zuen. Gelara bueltan, hainbatetan sastatu zuen.

Emakumezkoa "ezin izan zen defendatu", erasoa "ezustean" etorri baitzitzaion, eta bi semerekin (bat 6 hilabetekoa eta bestea 2 urtekoa) ohean etzanda zegoela.

Amaren oihuak entzundakoan, seme zaharrena logelara joan zen, eta gizonari hurbildu zitzaion, erasotzen jarraitzea galarazteko, baina hiru sastada jaso zituen.

Jarraian, auzipetuaren anaia iritsi zen etxebizitzara, eta haren aurka egin zuen, labana kentzeko, baina horrek ere sastadak jasan zituen.

Azkenean, akusatuak bere burua zauritu zuen, eta ebakuntza egin behar izan zioten Donostia Ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea