Gizartea -
TRAFIKOA
Trafikoa normaltasunera itzuli da Errenteriatik Donostiarako bidean, zisterna-kamioi batek su hartu ostean
Suaren ondorioz, zirkulazioa erabat eten behar izan dute 07:20ak aldera AP-8ak eta GI-20 errepideak bat egiten duten lotunetik gertu. 08:30ak aldera, baina, bi bideak ireki dituzte berriz ere.
EITB MEDIA
Zisterna kamioi batek su hartu du GI-20 errepidean, Errenterian, eta Donostiara doan bidea erabat itxi dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. 08:30ak aldera, baina, bi norabideak berriz zabaldu dira eta trafikoa normaltasunera itzuli da.
Ezbeharra 07:20ean gertatu da Agustinen auzo parean, AP-8ak eta GI-20 errepideak bat egiten duten lotunetik gertu.
Lehen unean errepidea guztiz itxi dute, bi norabideetan. 07:55ean, ordea, Irunerako bidea zabaldu dute, eta 08:30ean, berriz, guztiz ireki dute errepidea trafikoarentzat. Istripuan ez da inor zauritu.
Zisterna kamioiak han jarraitzen du, garabiaren zain, baina lanak egiten ari diren eremuan dagoenez, ez du errepidea oztopatzen.