Gizartea -

BILBO

Atzerapenak Bilboko Metroko hainbat zerbitzutan, Deustuko geltokian tren batek izan duen matxuragatik

Metro Bilbaotik jakinarazi dutenez, arazo teknikoak izan ditu unitate batek, eta ondorioz, erreietako bat ez da erabilgarri egon ia ordubetez.

Bilboko metroa, artxiboko irudi batean
Bilboko metroa, artxiboko irudi batean
Bilboko metroa, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Metroko unitate batek Deustuko geltokiaren parean izan duen matxura batek arazo ugari sortu ditu gaur goizeko lehen orduan; 1. eta 2. lineetan atzerapen handiak izan dituzte, 45 minuturainokoak.

Matxura 08:00etan izan da, eta ia ordubetez, trenbideetako bat ez da erabilgarri egon, harik eta trena bertatik erretiratu duten arte. Tarte horretan, San Inazio eta Indautxu artean errei bakarretik ibili da metroa.

Metro Bilbaotik jakitera eman dutenez, 09:00ak aldera "konpondu" dute arazoa, eta egoera bere onera etorri da pixkanaka.

Astebete baino gutxiagoan Bilboko Metroak izan duen bigarren matxura da honakoa. Joan den ostiralean, San Ignazioko geltokian izan zituen arazo teknikoak unitate batek, atzerapen handiak eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Metro Bilbao Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak