Gizartea -

Gerra zibileko biktimak

Nafarroak hobien mapa aurkeztu die fusilatuen senideei

Maparen lehen bertsioan Gerra zibilarekin lotutako 200 hilobi eta toki baino gehiago agertzen dira.

Mapan Gerra zibilaren lotutako 200 hobi eta gune agertzen dira. Efe.
Hilobiak gerra | Nafarroak fusilatuen hilobien mapa egin du
Mapan Gerra zibilaren lotutako 200 hobi eta gune agertzen dira. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Presidentetzako, Administrazio Publikoetako eta Barne sailburuak Nafarroan egiten ari diren hilobien maparen lehen bertsioa aurkeztu die Gerra zibilean fusilatutakoen senideei.

Prentsa-ohar batean, Nafarroako Gobernuak aditzera eman du Oroimen Historikoaren Legea deritzonak hilobien mapa bat egiteko eta senideen eskura jartzeko beharra ezartzen duela. Mapa horretan hildakoen gorpuzkiak hobiratuta dauden lekuak agertu behar dira. Jimenez presidenteordearen hitzetan, Gerra zibilean hildakoen hilobiena "mapa biziduna" da, informazio gehiago eskuratu ahala etengabe eguneratuko dutelako.

Ekimenaren helburua hilobi komunak aurkitzea, haien egoera azaltzea (kontrolatuta, aztertu beharrekoak edo kontrolatu gabekoak), eta bertan hilobiratutakoen izen-abizenak jakitea.

Indarkeriazko gertaerakHalaber, indarkeriazko gertaerak izan ziren lekuak zehazten ari dira, bai Gerra garaian, bai ondorengo urteetan. Hala ere, ete hilobiekin ez bezala, oraindik ez dago oso argi leku horietan jendea hobiratu zuten ala ez.

Maparen lehen bertsioan Gerra zibilarekin lotutako 200 hilobi eta toki baino gehiago agertzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea