Gizartea -
Iragarpena
Igande eguzkitsua asteburua amaitzeko
Larunbat arratsalderako zerua oskarbituko da, eta igandea eguzkitsua izango da, 25 ºC inguruko tenperaturarekin.
eitb media
Ostarteak baino gehiago izan dira larunbat honetan euskal zeruetan eta tenperatura maximoak ez dira 20-23 ºCtik pasa, ipar-ekialdeko haizeak gehiago berotzea zaildu baitu.
Orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeiek gutxitzera egingo dute, eta arratsalde-gau parterako, ostarte zabalak nagusituko dira.
Igandean, eguna eguzkitsua izango da. Goizean goiz, lainoa sor daiteke barnealdean, baina behin jasotakoan, eguzkia jaun eta jabe izango da eta uda-sasoiko eguarldia izango da lurralde osoan. Arratsaldean eta gauean, hodeiak ugaritu daitezke, baina ez dute beste ondoriorik izango. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka harro, eta tenperaturaren igoera nabarmena nabarituko dugu. Kantauri isurialdean, maximoek 25 ºC-ak erraz gaindi ditzakete.
Astelehenean, tenperaturek beherantz egingo dute, eta zerua estali eta ilundu egingo da asteko lehenengo egunetan.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en eta bidali zure argazkiak.