Gizartea -
Larunbat honetan
Bikote bat hil da Cuencan, bere autoa uholdeetan harrapatuta geratu ostean
Larunbat honetako ekaitz bortitzek uholdeak eragin dituzte eta, horren ondorioz, hainbat ibilgailu geratu dira bertan harrapatuta, tartean, hildako senar-emazte horiena.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
70 urte inguruko bikote bat hil da larunbat gau honetan Saelices udalerrian (Cuenca), itota, bere ibilgailua uholdeetan harrapatuta geratu ostean.
Larunbat arratsalde honetako ekaitz bortitzek uholdeak eragin dituzte CM-310 errepidearen 69. kilometroan eta, horren ondorioz, hainbat ibilgailu geratu dira bertan harrapatuta, tartean, hildako senar-emazte horiena.
Larrialdietarako zerbitzuek gizonezkoaren hilotza aurkitu dute larunbat gauean, eta igande honetan emakumezkoarena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea