Gizartea -
Valentziako istiluak
Mailaz igo dute Valentziako ikasleei 'etsaiak' deitu zien polizia
Antonio Morenok "etsaiak" deitu zien Valentzian otsailean manifestatu ziren ikasleei, eta kanpoko leku batera lekualdatzea eskatu zuen horren ostean.
Erredakzioa
Antonio Moreno Valentziako Erkidegoko Poliziako goiburua, Valentzian otsailean manifestatu ziren ikasleei “etsaiak“ deitu eta horren ostean lekualdatzea eskatu zuena, mailaz igo eta komisario nagusi izendatu dute.
Morenorekin batera, gehienezko mailara beste hamalau komisario igo dituzte probak eta prestakuntza kurtsoak pasatu ostean. Jorge Fernandez Barne ministroak tituluak eman dizkie, eta ekitaldiaren buru izan da.
Otsailaren 20an, Valentzian ikasleen protestetan izandako istiluetan Poliziak izan zuen portaera azaltzeko prentsaurrekoa eman zuen Antonio Moreno Valentziako Poliziako goiburuak. Istiluetan, hainbat pertsona atxilotu zituzten.
Protestetan esku hartzeko agente kopuruaren inguruan galdetuta, etsaiari" Poliziak zituen kontuak azaltzea ez zela zentzuzkoa erantzun zuen Morenok.
Hitz horiek Valentziako sozialistak Morenori karguz uzteko eskatzea egin zuten, baina Jorge Fernandez Diazek martxoaren 15ean Kongresuan egindako agerraldian esan zuenez, "erabat bidegabea izango litzateke Valentziako istiluen erantzukizuna Polizia buruari ematea", eta kargua mantendu egingo zuela gaineratu zuen.