Gizartea -

animaliak

Amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa da txakurrentzat EAEn gaurtik aurrera

12 astetik gorako txakur guztiek jaso beharko dute txertoa.

Emakume bat seme-alabekin eta txakurrekin paseoan, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat seme-alabekin eta txakurrekin paseoan, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat seme-alabekin eta txakurrekin paseoan, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amorruaren aurkako txertoaren derrigortasuna indarrean sartu da Euskal Autonomia Erkidegoan astelehen honetan. Hala, gaurtik aurrera, txakurren zaintzaileen ardura izango da albaitariarengana jotzea, animalioi txertoa jartzeko.

300.000 txakur inguru dira gaur egun EAEn eta, horien artean, 12 astetik gorako guztiak daude txertoa jasotzera derrigortuta; 24 asteak bete baino lehen, jaioberrien kasuan.

Orain arte, EAE, Katalunia eta Galizia ziren Espainiako Estatuan derrigortasunik ez zuten erkidego bakarrak. Eusko Jaurlaritzaren arabera, albaitarien aspaldiko eskaria zen.

Eva Gorostola, albaitaria: ''Txertoak dira gaixotasun batzuei aurre egiteko modu bakarra''
Eva Gorostola, albaitaria: ''Txertoak dira gaixotasun batzuei aurre egiteko modu bakarra''
Eva Gorostola, albaitaria: ''Txertoak dira gaixotasun batzuei aurre egiteko modu bakarra''

4:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Txertoak Animalia basatiak