Gizartea -

Koronabirusa

Laura jaitsi da covidaren ondorioz Euskadin hildako pertsonen kopurua, baina ospitaleratzeek gora egin dute

159 pertsona daude ingresaturik Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan, aurreko astean baino 20 gehiago, eta zainketa intentsiboko unitatean, berriz, 12, 4 gehiago.

Personas paseando. EITB Media.
Personas paseando. EITB Media.
Personas paseando. EITB Media.

a. s. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira azken aste honetan Euskadin covid-19aren ondorioz, aurreko astean baino bat gutxiago, baina ospitaleratzeek gora egin dute. Atzo, guztira, 171 gaixo zeuden Euskal Autonomia Erkidegoko erietxeetan, horietatik 12, zainketa intentsiboko unitatean. Hala, adierazle nagusiak laugarren astez jarraian gora egin badute ere, urtebetean pandemiak utzitako hildako kopuru txikiena zenbatu da azken astean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako azken buletinaren datuei erreparatuz gero (urriaren 3tik 9ra bitarteko asteari dagokiona), intzidentzia metatuak, kutsatzeen kopuruak eta erietxeetako presioak gora egin dute, eta adierazle horiek duela bi hilabetetik hona ez zituzten balioak berreskuratu dituzte.

Guztira, 1.353 kasu positibo berri antzeman dira, aurreko zazpi egunetan baino 277 gehiago, eta egindako proba diagnostikoei lotutako kasuen tasa bi puntu eta erdi igo da, % 11,3raino. Intzidentzia tasa ere 51 puntu igo da.

Euskadiko ospitaleetan 159 pertsona zenbatu zituzten atzo covid-19arekin, duela zazpi egun baino 20 gehiago. Horiez gain, beste 12 gaixo zeuden zainketa intentsiboetako unitateetan, iragan astelehenean baino bost gehiago.

Bestalde, Osasun Sailak jakinarazi du covidaren ondorioz lau pertsona hil direla azken astean, aurrekorekin alderatuta, bat gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa