Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia asteburuan zaparrada handi eta kazkabarragatik

Trumoi-ekaitza izateko probabilitatea handia da eta zenbait lekutan zaparrada handiak eta txingorra bota dezake.

Egunsentia Abaltzisketan. Argazkia: Txomin Rezola.
Egunsentia Abaltzisketan. Argazkia: Txomin Rezola.
Egunsentia Abaltzisketan. Argazkia: Txomin Rezola.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbataren hegoaldeko haizea ibiliko da baina gero ipar-mendebaldera aldatu eta eguraldiak txarrera egingo du nabarmen Euskalmeten arabera. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haizeak joko du, kostaldean zakarki gainera, eta hodeiak ugaritu egingo dira. Zaparradak ere ekarriko ditu haize honek eta ekaitzak ere bai; zenbait lekutan euria indar handiz egiteko aukera dago eta txingorra ere bota lezake.

Horregatik, ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate txikiari dagokion abisu horia jarri du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.

Igandean giro freskoa espero da. Ipar-mendebaldeko haizea ibili eta tenperatura maximoak 20 gradu inguruan geratuko dira. Egunaren lehenengo partean zaparrada handiak bota ditzake. Arratsaldetik aurrera, eguraldia hobetuz joango da: atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira apurka-apurka.

Astelehenean eguraldi ona edukiko du berriro. Aurreko egunetako ezegonkortasuna desagertuko da eta goizean goiz hodeiak desegingo dira. Hortik aurrera zerua hodei gutxirekin geratuko zaigu. Tenperaturak ere lagunduko du eta igoko da, 22-24 gradu inguruko maximoekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea