Gizartea -

Hamar atxilotu

Gerra zibileko armak eta kanoiak atzeman dituzte Bilbon

Atzemandako arma horietako batzuek, eztanda egiteko eta funtzionatzeko prest daude.

Gerra zibileko armak. EFE
Gerra zibileko armak. EFE
Gerra zibileko armak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gerra zibileko eta Bigarren Mundu Gerrako material militarraren salmentaren aurkako operazio batean, Polizia Nazioanalak hamar lagun atxilotu ditu, horietako bat, Bilbon.

Arma ugari atzeman dituzte, horietako batzuk, funtzionamenduan.

Bilbon, zehazki, 20 subfusil, 33 metrailadore, 4 bazuka, 140 fusil, 8 mortero, 6 artilleria pieza, hegazkinen aurkako beste 2 artilleria pieza, 26 arma motz, hegazkinen aurkako 4 metrailadore, 10 obus eta hainbat jaurtigailu eta pieza arkeologiko atzeman dituzte. Horietako batzuk, gainera, eztanda egiteko prest daude.

Denera 12 miaketa egin dituzte, Katalunian, EAEn, Valentzian eta Gaztela-Mantxan.

Debekatuta dago legez horrelako materiala edukitzea, betiere funtzionamenduan badago. Bildumagileek baimena eskatu behar dute Defentsa Ministerioan, erabilezin bihurtu eta agiripean jartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea