Gizartea -
OSASUNA
Osakidetzak hazteria zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloa indartu du, kasuen gorakadaren aurrean
Osasun Sailak proiektu pilotu bat abian jarri du Barakaldo Sestaoko ESIan hazteria zaintzeko eta arakatzeko. Bestalde, gaixotasunari buruzko informazioa argitaratuko du laster Osakidetzak bere webgunean.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sarna edo hazteria zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloa eguneratu dute, azken hilabeteetan izandako kasuen gorakadaren aurrean. Helburua gaixotasun horren transmisioa kontrolatzea da.
Euskadiko Arakatze Sareak proiektu pilotu bat abian jarri du Barakaldo Sestaoko ESIan eta asmoa pixkanaka lurralde osoan aplikatzea da.
Bestalde, Osakidetza hazteriari buruzko informazio didaktikoa prestatzen ari da eta laster argitaratutako Osakidetzaren webgunean.
Zer da sarna edo hazteria?
Hazteria edo sarna larruazalaren infekzio parasitarioa da. Azkura handia sentitzea ohikoa da, batez ere gauez, eta eskuetako eta oinetako hatzetan, eskumuturretan, ukondoetan, sabelaldean, izterretan, genitaletan eta tolesduretan (besapeak, bularren azpian, ipurmasailen artean, etab.)
Gaixotasuna eragiten duen akaro honek ez du ez salto ez hegan egiten. Edozein kutsa daiteke gaixoaren larruazala gutxienez 15-20 minutuz ukituz gero edo kutsatuta pertsonaren objektu pertsonalak ukituz gero (arropa, eskuoihalak, oheko arropa...).
Kontaktuaren ondoren, 4 eta 6 aste bitartean igaro daitezke sintomak (azkura) agertzen hasi arte. Sintomarik gabeko aldi horretan kutsatzeko arriskua dago.