Gizartea -
San Frantzisko auzoan
21 urteko gazte bat hil dute Bilbon, labankadaz
Lehen ikerketen arabera, ustezko erasotzailea 36 urteko gizonezkoa da, biktimaren bikotekidearen senar ohia. Ertzaintza bere bila dabil.
Erredakzioa
21 urteko gazte bat hil da larunbat honetan arma zuri batekin eragindako zauriengatik, San Frantzisko auzoko etxebizitza batean, Bilbon.
23:00ak aldera, bizilagun batek Ertzaintzara deitu du liskarraz ohartarazteko, Gorte kalean. Ertzainak eta udaltzainak bertara joan dira eta etxebizitzako eskaileratan aurkitu dute gizonezkoa, arma zuri batek eragindako zauriekin. Larrialdietarako zerbitzuak iritsi dira, baina ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko.
Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gertatutakoa argitzeko. Gorpua Bilboko Auzitegira eraman dute autopsia egitera.
Lehen ikerketen arabera, ustezko erasotzailea 36 urteko gizonezkoa da, biktimaren bikotekidearen senar ohia. Erasotzailea oraindik ez dute atxilotu.