Gizartea -
Lehen aldiz historian
Espainiarrentzat laguntza eskatu du Gurutze Gorriak lehen aldiz
Espainian, herritarren % 21,8 pobreziaren mugatik behera bizi dira.
Erredakzioa
Lehen aldiz historian, Gurutze Gorriak laguntza eskakizuna egin du, krisi ekonomikoaren ondorioz, Espainian laguntza sozioekonomikoa behar duten lagunen kopurua areagotu egin baita eta egun, populazioaren % 21,8 pobreziaren mugatik behera bizi da.
Kanpaina honen helburua Gurutze Gorriak laguntza emateko ahalmena handitzea da, oso egoera larrian bizi diren 300.000 pertsoni laguntzeko.
Laguntza behar duten lagunen profila oso ezberdina da. Kide guztiak langabezian dauden familien kopurua hazi egin da, baita laguntza behar dutenen gazteen eta senitartekoak etxean hartu behar dituzten pertsona helduen kopurua ere.
Denera, lehengo urtean bi milioi pertsonari lagun zieten, 2010 urtean baino % 20 gehiago.