Gizartea -
Taberna batean
Lau ertzain zauritu dira drogaren aurkako operazio batean, Zarautzen
Gainera, 18 eta 24 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte. Atxilotuak aske utzi dituzte dagoeneko baina epailearen aurrera aurkeztu beharko dira.
Redacción
Lau ertzain zauritu dira eta bost lagun atxilotu dituzte goizaldean, Zarautzen (Gipuzkoa), drogaren aurkako operazio batean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 05:00etan, taberna batean droga kontsumitzen ari zirela eta, miatzera joan dira eta hainbat lagunek botilak jaurti dizkiete.
Taberna kanpoaldean jende dezente bildu da, eta polizien aurka edalontziak eta botilak bota dituzte, ondorioz, lau ertzain zauritu dira eta ospitalean artatu behar izan dituzte. Desordena publikoagatik eta desobedientziagatik bost lagun atxilotu dituzte, 18 eta 24 urte bitarteko gazteak.
Ordu batzuk geroago, gazteak aske utzi dituzte baina epailearen aurrera aurkeztu beharko dira.