Gizartea -

Durango

Espetxean sartu dute asteazkenean Durangon gazte bat sastatzeagatik atxilotutako gizona

Atxilotua ertzain etxera eraman zuten, eta larunbatean epailearen esku utzi zuten, beharrezko eginbideak amaituta. Epaileak Basauriko espetxean sartzeko agindua eman du.

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteazkenean Durangoko diskoteka baten kanpoaldean gazte bati labankada bat emateagatik atxilotutako 35 urteko gizonezkoa Basauriko espetxean sartu dute azken orduetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria asteazken gaueko 23:30ak aldera izan zen, Durangoko diskoteka baten kanpoaldean. Bi gizon eztabaidan ari ziren establezimenduko ate ondoan, eta haietako batek labana bat atera, eta besteari eraso zion. Biktimari zauri larriak eragin zizkion buruaren atzealdean, lepoan eta eskuko hatz batean. Erasotzaileak ihes egin zuen.

Polizia eta osasun langileak bertaratu ziren, eta biktima artatu ondoren, ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen gertakarien egilea identifikatu eta atxilotzeko. Beharrezko eginbideak egin ondoren, agenteek ustezko erasotzailea nor zen jakin ahal izan zuten. 35 urteko gizon bat zen, eta ostiral arratsaldean atxilotu zuten Abadiñon.

Atxilotua ertzain etxera eraman zuten, eta atzo, larunbata, epailearen esku utzi zuten. Epaileak Basauriko espetxean sartzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak