Gizartea -

EGURALDIA

Baso sute arriskuagatik abisu horia ezarriko dute gaur Bizkaian eta Araban

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 30 graduraino iritsiko dira termometroak bihar Euskal Herriko hainbat tokitan. Halaber, enbata arriskuagatik ere abisu horia ezarriko dute 18:00etatik 21:00etara kostaldean.

Zeberion, joan den hilean, izandako sute bat. Argazkia: Iker Salgado
Zeberion, joan den hilean, izandako sute bat. Argazkia: Iker Salgado
Zeberion, joan den hilean, izandako sute bat. Argazkia: Iker Salgado

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso sute arriskuagatik abisu horia ezarriko du gaur, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Araban eta Bizkaian. Eguerditik 21:00ak arte egongo da indarrean. Tenperatu altuak daude iragarrita, hego haizeak gogor joko du, eta landaredia oso lehor dago. Hiru faktore horien ondorioz, Bizkaia osoan eta Araba mendebaldean sute arriskua "altu samarra" dela ohartarazi dute.

Halaber, kostaldean haizea ibiliko da egun osoan, eta abisu horia ezarriko dute enbata arriskuagatik 18:00etatik 21:00etara.

Euskalmeten arabera, uda giroa izango da. Goiza eguzkitsua izango da, eta hegoaldeko haizea zakar ibil daiteke. Arratsaldean, berriz, hodeiak ugarituz joango dira, hodei trinkoagoak agertuko dira, eta, azken orduan, tanta batzuk bota ditzake. 30 graduraino iritsiko dira termometroak Euskal Herriko hainbat tokitan.

Bihar ere, ostegunarekin, bero egingo du, baina tenperaturak jaisten hasiko dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta maximoak 23-27 ºC ingurukoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak