Gizartea -

Krimena San Frantziskon

Ertzaintza Bilboko hiltzailea bilatzen ari da oraindik

Polizia autonomikoa 36 urteko gizon baten bila ari da, larunbatean emazte ohiaren bikotekidea hiltzea egotzita.

Hilketa Bilbon: Ustezko erasotzailearen bila dabil Ertzaintza

00:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza Bilboko San Frantzisko auzoan ustez emazte ohiaren bikotekidea hil zuen gizona bilatzen ari da oraindik. Biktima, 21 urtekoa, eraso zioten lekuan bertan hil zen.

Krimena larunbatean gertatu zen, 23:00etan. Ordu horretan, herritar batek Ertzaintzara deitu zuen, Gorte kalean liskar bat zegoela ohartarazteko. Polizia autonomikoa eta Udaltzaingoa bertaratu ziren, eta eskaileretan biktima topatu zuten, arma zuriz zaurituta.

Osasun langileek han bertan artatu zuten, baina hil egin zen azkenean.

Lehen ikerketen arabera, hiltzailea biktimaren bikotekidearen senar ohia da (36 urtekoa), eta oraindik ere ihes eginda dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea