Gizartea -

Dokumentazioa

Nolakoa da jaioberriak zaintzeko erietxeetako protokoloa?

Helburua da ama, aita edo izendatutako pertsona haurtxoarengandik ez bereiztea, eta salbuespenen batengatik hala egin beharko balitzateke, familia jaioberriarekin batera joatea.

Haurtxoa uneoro ama, aita edo izendatutako pertsonarekin egotea bermatzea du helburu protokoloak.
Jaioberri bat.
Haurtxoa uneoro ama, aita edo izendatutako pertsonarekin egotea bermatzea du helburu protokoloak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 2014tik du bere ospitale sarean jaioberriak identifikatzeko eta zaintzeko protokoloa. Helburua da ama-haurrak elkarrekin egotea egonaldi guztian zehar, eta osasun arrazoiak tarteko, bereizteko beharra balego, ama bera, aita edo izendatutako pertsona jaioberriarekin batera joatea.

Hauek dira Basurtuko Ospitalean indarrean dagoen prozeduraren gakoak:

Printzipio nagusi gisa, jaioberria amarekin egongo da, gela berean, biek ospitalean ematen duten egonaldi guztian.

Haurtxoari egin beharreko zainketa eta proba guztiak gelan bertan egingo dira, ama, aita edo izendatutako pertsona aurrean dela.

Amaren osasun egoerarengatik haurtxoarengandik bereiztea ezinbestekoa balitz, aita edo izendatutako pertsona izango da haurra zainduko duena. Bigarren hori posible ez balitz, osasun langileek hartuko dute euren gain zeregin hori.

Jaioberriak urgentziazko arta beharko balu, Osakidetzako profesionalen zaintzapean egongo litzateke umetxoa.

Protokoloaren arabera, osasun langileek identifikazio txartela ikusgai eraman beharko dute uneoro, eta lehen aldiz ama artatzen dutenean, izena eta kategoria profesionala jakinarazi beharko dizkiote familiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Bahiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Umeak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Galdakao-Usansolo Ospitalea