Gizartea -

Emakunderen ikerketa

75 urtetik gorako emakumeen % 40 bakarrik bizi da

Emakunderen ikerketa baten arabera, 65 urtetik gorako emakumeek autonomia handia dute.

Emakume helduen inguruko ikerketa.
Emakume helduen inguruko ikerketa.
Emakume helduen inguruko ikerketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
autonomia handia

Horregatik, euren etxeetan bakarrik bizi nahi dute euren kasa moldatu ezin dezaketen arte. Ikerketaren arabera, 75 urtetik gorako emakumeen % 40 bakarrik bizi da, eta 65 eta 74 urte bitarteko emakumeen % 21,1.

Etxean, bikotekidearekin bizi direnen artean, emakumeek kudeatzen dituzte diru-sarrerak (hamarretik bederatzik).

Etxeetan egindako 600 inkestetatik atera dituzte datuak, eta emakume horien alabek eta emakumezko bilobek boterea lortzeko prozesuan, garrantzia handia dutela ondorioztatu da.

Lan honen zuzendariak "isileko iraultza" deitu dio fenomeno honi, izan ere, autonomia gehiago lortzeko prozesuan, emakume horiek belaunaldi berriei egiten dieten ekarpenaren garrantzia aipatzen da. Zehazki, euren botereagatik baino gehiago, beste emakumeek lortzeagatik arduratzen dira. Eurentzat oso garrantzitsua da alabek eta emakumezko bilobek lan merkatuan presentzia areagotzea, autonomia ekonomikoaren lorpena dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea