Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea hil du ustez, eta bere burua entregatu du, Alacanten
Biktima 25 urteko gaztea da. Emaztea hil ostean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Polizian.
Erredakzioa
25 urteko emakume bat arma zuri batekin hil du ustez senarrak, Alacanten. Ondoren, bere burua entregatu du, Poliziaren arabera.
Gertaera 13:15ean gertatu da, Daniel Gimenez Cisneros Katedraduna kalean.
Ustez, hiltzailea, 35 urteko gizonezkoa, emaztea hil eta Poliziarengana joan da gertatutakoa kontatzera.
Anbulantzia bat joan da heriotza gertatu den tokira, baina, ezin izan dute ezer egin emakumearen bizitza salbatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea