Gizartea -

Trafikoa

Trafikoa bideratzeko bypassa irekiko dute AP-8 autobidean, Elgoibar parean, asteburu honetan

Kimatze eta mozketa lanengatik, Behobiarako noranzkoan doazen bi erreiak itxita egongo dira. Horren bitartean, Bilborako noranzkoko erreietako batetik bideratuko dute trafiko-zirkulazioa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea, Elgoibar parean (Gipuzkoa), bypassa irekiko dute asteburu honetan zehar, kimatze eta mozketa lanengatik, tarte horretan zirkulazioa etenda egongo baita. Bidegi foru-agentziak ohar baten bidez jakinaraz duenez, lanek larunbateko 08:00etatik igandeko 19:00ak arte iraungo dute, AP-8 autobideko 67,000. kilometroan, Elgoibar parean, Behobiarako noranzkoan.

Hori dela eta, gidarien eta langileen segurtasuna bermatze aldera, Behobiarako noranzkoan doazen bi erreiak itxita egongo dira eta, horren bitartean, Bilborako noranzkoko erreietako batetik bideratuko dute trafiko-zirkulazioa.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Elgoibar Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak Gipuzkoako Foru Aldundia