Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

29 urteko emakumezko bat hil dute Alacanten, bikotekideak lepoa moztuta

Krimena egin ostean, bere buruaz beste egiten saiatu da gizona, 5. solairutik behera botata.

Hilketa jazo den etxebizitzaren irudia, Alcoyn. Argazkia: EFE
Hilketa jazo den etxebizitzaren irudia, Alcoyn. Argazkia: EFE
Hilketa jazo den etxebizitzaren irudia, Alcoyn. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizonezko batek bere bikotekidea, 29 urteko emakumezko bat, hil du Alcoyn (Alacant), lepoa moztuta. Geroago, bere buruaz beste egiten saiatu da, 5. solairutik behera botata.

Ikerketa-iturriek diotenez, krimen matxista igande honetako 02:00ak aldera jazo da. Alcoy udalerriko Ferran El Catolic kaleko etxebizitza bateko bizilagunek Poliziari deitu diote esanez pertsona bat argi-patiora erori dela. Agenteak bertatu direnean, 29 urteko emakumea hilik aurkitu dute, etxeko komunean, lepoa moztuta.

Ikerketaren arabera, gizonak bikotekidea hil egin du eta, geroago, bere buruaz beste egiten saiatu da, 5. solairutik behera botata

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Alacant gaur