Gizartea -
EHUn
8.300 euskal ikaslek selektibitate probak egingo dituzte aste honetan
EHUk ohar batean azaldu duenez, probak asteazkenetik ostiralera arte egingo dituzte, EHUko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako egoitzetan.
Aurten Batxilergoa bukatu duten 8.313 ikaslek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) sartzeko selektibitate probak hasiko dituzte asteazkenean. Orotara, iaz baino % 1,13 ikasle gutxiago dira.
EHUk ohar batean azaldu duenez, probak asteazkenetik ostiralera arte egingo dituzte, EHUko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako egoitzetan.
Ikasle horiei, gainera, lanbide heziketa egin duten eta selektibitateko fase espezifikoa egin behar duten beste 698 ikasle gehitu behar zaizkie. Beste 300 ikaslek nota igotzeko egingo dute berriz proba.
Azterketek hiru egun iraungo dute, ostirala arte. 5.168 ikaslek gazteleraz egingo dute eta 3.145ek, berriz, euskaraz.
Araban 1.134 ikaslek egingo dute selektibitate proba, Bizkaian 4.052 (iaz baino % 3,9 gutxiago) eta Gipuzkoan, berriz, 3.127 (% 2 gutxiago).