Gizartea -

Festa garaia, ate-joka

Euskara protagonista, 2012ko Gasteizko jaietako txupinazoan

Euskararen irakaskuntzan eta hedapenean laguntzen duten lau erakundetako lau ordezkarik botako dute aurten txupinazoa. Katixa Agirre idazlea izango da horietako bat.

2011ko Gasteizko jaiak (artxiboko irudia). EFE
2011ko Gasteizko jaiak (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen irakaskuntzan eta hedapenean laguntzen duten lau erakundetako lau ordezkarik botako dute txupinazioa 2012ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan. Hala erabaki du Gasteizko Udaleko EAJ alderdiko udal taldeak, jeltzaleen esku egon baita datozen jaietako txupinazoa nork botako duen erabakitzea.

''Abuztuaren 4an euskara protagonista izatea nahi dugu; eta, ahak bada, Andre Maria Zuariaren jaio osoetan zehar'', esan dute. ''Milaka pertsonek denboran zehar, eta bereziki azken hamarkadetan, euskararen alde egindako lana eskertu nahi dugu'', azaldu dute. Zentzu horretan, erakunde horien ''ahalegina, nekaezintasuna, eta konpromisoa'' aipatu  nahi izan dute izendapenarekin.

Azken bi hamarkadetan Arabako Ikastolen Elkarteko burua izan den Joseba Aginagalde izango da aurten txupinazio botako dutenen pertsonetako bat, eta euskaltegien lanaren ordezkari gisa, Mailu Lasarte IKA euskaltegietako irakaslea aukeratu dute.

Euskara idatziz zabaltzeko lanean aritzen direnei omenaldia egiteko, Katixa Agirre idazleak botako du txupinazoa, eta ahozko difusioan egindako lanaren ordezkari gisa, Iñaki Tena 16 urteko bertsolaria egongo da. Gasteizko txupinerorik gazteena izango da Tena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea