Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Irunen, haren emaztea erasotzea egotzita

86 urteko gizonak hainbat zauri eragin dizkio bere bikotekideari. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute, kargupean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

86 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, haren emazteari eraso egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Jazoera 23:00ak aldera gertatu da, senar-emazteak bizi diren etxebizitzan bertan, Irunen (Gipuzkoa). Gizonak emazteari eraso eta hainbat zauri eragin dizkio. Hortaz, Ertzaintza bertaratu da, gizonezkoa atxilotu du eta polizia-izapideak abiatu ditu, gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko.

Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute, kargupean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Irun Albisteak Matxismoa