Gizartea -

etxebizitzarako eskubidea

Tratu txarrak jasan dituen emakume batek eta semeak etxegabetzea ekiditeko luzapena eskatu dute Donostian

Gipuzkoako hiriburuan bizi den familiak luzapena eskatu du, bizileku duten alokairu sozialeko etxebizitza utzi behar ez izateko.

Kaleratzeak Stop plataformaren manifestazioa. Artxiboko argazkia: Gipuzkoa Gaur
Kaleratzeak Stop plataformaren manifestazioa. Artxiboko argazkia: Gipuzkoa Gaur
Kaleratzeak Stop plataformaren manifestazioa. Artxiboko argazkia: Gipuzkoa Gaur

efe | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den apiriletik etxegabetzearen atarian bizi dira eta, aldi berean, prozedura judizial bati ekin diote, tratu txarren biktima gisa. Muturreko egoera bizi dute ama donostiar batek eta haren adingabeko semeak, orain "etsita" luzapen bat eskatu baitute, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako alokairu sozialeko etxebizitza utzi behar izatea saihesteko.

Rosa (fikziozko izena) eta bere semea, gainera, egoera ekonomiko "larrian" daude, pandemian Gipuzkoako hiriburuko ostalaritza negozioak porrot egin ondoren.

Hala ere, bere drama egoera duela urte batzuk hasi zen, senarra jeloskortasunak eragindako jarrera oldarkorrak izaten hasi zenean. Ustez, oihu egiten zion, aurre egiten zion, heldu, bultzatu eta iraindu egiten zuen.

"Puta, lepoa moztuko dizut eta bizitza izorratuko dizut", bezalako esamoldeak entzun behar izan zizkion urteotan; senarrak ateetan, hormetan eta etxeko beste objektu batzuetan "ukabilkadak, ostikoak eta kolpeak" ematen zituen bitartean, batzuetan seme adingabearen aurrean.

Eraso fisikoak

Rosa babesteko agidu judizialak jasotzen duenez, ondoren iritsi ziren ustezko "eraso fisiko larrienak": zaplaztekoak, haginkadak ezpainean, ile tirakadak eta ukabilkada bat buruan", baita Whatsapp bidezko mezuak ere, irainak eta mehatxuak bitarteko.

"Oldarkotasun une" horietan, dauden "zantzuen" arabera, senarrak semea ere jo izan zuen "noizbehinka" eta, horrez gain; haren gorpuzkeragatik iraindu egiten zuen, "lodia", "foka" edo "traktorea" deituz.

Rosaren senarra duela gutxi auzipetu du Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Epaitegiak, genero indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren esparruan zortzi delitu egin izana egotzita, eta haren kasua epaiketara bideratu da.

Epaitegietan ebatziko da, halaber, Rosari loa kentzen dion bigarren auzia; joan den apirilaren 24an, Donostiako beste epaitegi batek izapidera onartu zuenetik, alokairu sozialeko bere etxebizitza utzarazteko eskaria alegia, 17.363 euroko zorragatik Eusko Jaurlaritzak jarritakoa, ordaindu gabeko errentengatik.

Etxegabetzearekiko aurkakotasuna

Bere abokatu Beatriz Rodríguez Aparicioren eskutik, Rosa etxegabetzearen aurka agertu zen (ekainaren 1ean gertatzekoa zen), eta hasieran kaleratzea atzeratzea lortu ondoren, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiari eskatu zion bere egoeraren berri eman ziezaiela Donostiako Udaleko gizarte zerbitzuei, berarentzat eta haren semearentzat "bizitzeko irtenbide bat" aurkitzeko asmoz, haren "inguruabar" bereziak kontuan hartuta.

Hala, iragan maiatzaren 25ean, Donostiako Udalak txosten bat egin zuen Rosaren "zaurgarritasun ekonomikoko egoera" egiaztatzeko, eta soldata "eskasa" zuela egiaztatu ondoren, oraindik ere ordaindu egin behar du porrot egin zuen ostalaritza-lokala erosteko mailegua.

Gainera, Genero Biktimei Laguntzeko Udal Zerbitzuan jaso zitzakeen prestazioen berri eman zioten familiari, baita gizarte larrialdietarako laguntzen berri ere.

Aldi berean, gizarte larrialdietarako etxebizitza batean sartzeko aukera proposatu zioten baina, haren kasuan, ez da hala izango "bizi den etxebizitzatik botatzeko prozesua" bete arte.

Zaurgarritasun egoera

Parean, epaitegiak egiaztatutzat jo zuen Rosaren eta haren semearen "zaurgarritasun" egoera eta, covid-19ari aurre egiteko Espainiako Gobernuaren neurrien dekretuaren arabera, kaleratzea irailaren 30era arte etetea erabaki zuen.

Data horren aurretik, bere abokatuak bi idazki aurkeztu zituen, etenaldia luzatzeko eta prozesuari beste bultzada bat emateko eskatuz. Hala ere, auzia impasse une batean dago orain; epea amaituta, Gizarte Zerbitzuetako sailak Rosaren eta haren semearen "zaurgarritasun egoerari" buruzko beste txosten bat noiz emango zain. Izan ere, erlojuaren orratzek aurrera darraite, atzerako kontaketa dramatikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista gaur Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Albisteak Matxismoa