Gizartea -

Nafarroa

Bi pertsona zauritu dira Igantzin, horietako bat larri, auto batek eta kamioi batek talka eginda

Ibilgailuan zihoazen bi pertsona bertan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta horietako bat larri dago.

Imagen del accidente ocurrido en Igantzi. Foto: Bomberos/as de Navarra Twitter
Imagen del accidente ocurrido en Igantzi. Foto: Bomberos/as de Navarra Twitter
Imagen del accidente ocurrido en Igantzi. Foto: Bomberos/as de Navarra Twitter

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batean zihoazen bi bidaiari zauritu dira, horietako bat larri, N-121 errepidean, Igantzi parean, kamioi baten aurka talka eginda, Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez ezagutzera eman dutenez.

Istripua ostiral gau honetan jazo da. Autoaren eta kamioiaren arteko talkaren ondorioz, ibilgailuan zihoazen bi pertsona bertan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta horietako bat larri dago.

Imagen del accidente ocurrido en Zizur. Foto: Bomberos/as de Navarra

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak