Gizartea -

Animalismoa

Zezenketetara diru publikorik ez bideratzeko eskatu dute Iruñean

Salatu dutenez, Nafarroako udalek ia bi milioi euro gastatu dituzte entzierroak edo animalien zapalkuntzan oinarritutako bestelako ospakizunak egiteko.

Zezenketen aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: Animanaturalis
Zezenketen aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: Animanaturalis
Zezenketen aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: Animanaturalis

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AnimaNaturalisek eta CAS Internationalek deituta, protesta egin dute gaur Iruñeko udaletxearen aurrean Nafarroako udalek entzierroak edo bestelako ospakizun taurinoak antolatzeko urtean ia bi milioi euro gastatzen dituztela salatzeko.

Inma de Imaña bozeramaileak kazetariei azaldu dienez, "basakeriak" diru publikoarekin ordaintzen dituzte (zuzenean kontratazioak eginez edo zeharka dirulaguntzak emanez).

Talde animalistak ikerketa bat egin du Nafarroan zezenketetara zenbat diru bideratzen den jakiteko, eta 1,74 milioi euro bideratzen dela kalkulatu dute. Udal gehienek informazioa eman omen diete kalkulu hori egiteko, baina beste batzuek ezkutatu egin dute, nahiz eta gardenak izatera behartuta dauden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Iruñeko Udala Animaliak