Gizartea -

TRAFIKOA

A-15aren Gipuzkoako zatia itxi egingo da berriro 700 metrotik behera elurra iragartzen dutenean

Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, urtarriletik aurrera, ibilgailu astunek N-1 edo Sakanako autobidetik zirkulatu beharko dute, eta arinek, GI-2130 errepidetik, Berastegitik Tolosara. Gipuzkoako Bidezaintza Plana azaroaren 15ean sartuko da indarrean.

Elurra kentzeko makina bat. EFEren artxiboko irudia
Elurra kentzeko makina bat. EFEren artxiboko irudia
Elurra kentzeko makina bat. EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022-2023 Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu du asteazken honetan. Plan horretan nabarmentzen denez, urtarriletik aurrera, A-15 errepideko tuneletako lanekin jarraitzean, itxi egingo da errepidea Gipuzkoa aldean, elur arriskua 1. mailakoa edo handiagoa den aldiro. Egoera horretan, ibilgailu astunek N-1 errepidea edo Sakanako autobidea erabili beharko dute, eta arinek, Berastegitik Tolosara doan GI-2130 errepidea.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak prentsaurrekoan azaldu duenez, Foru Aldundia Oindolar eta Gorosmendiko tunelen estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko obrak abian jartzen direnean sartuko da neurria indarrean, hau da, aurreikuspenen arabera, urtarriletik aurrera; izan ere, elurra kentzeko kamioiek ezin dute ibili trafiko-desbideratzeetarako erabiltzen diren errepideetatik.

Aurtengo Neguko Bidezaintza Planak 4,8 milioiko aurrekontua izango du Gipuzkoan, azaroaren 15etik apirilaren 15era egongo da indarrean, eta Euskal Meteorologia Agentziak izotzagatik (edozein kotan) edo elurragatik (1.000 metrotik behera) abisuak iragartzen dituenean aktibatuko da.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak gaur zehaztu duenez, Planak Aldundiaren eta Bidegiren 87 kamioi izango ditu, eta horiei, urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak N-1 eta A-15 errepideetan dituen ahalmen handiko garabiak gehituko zaizkie. Garabi horiek ibilgailu astun batek errepidea oztopatzen badu edo arazoak baditu erabiliko dira. Era berean, 11.400 tona gatz pilatu ahal izango dira, 39 gordetegitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak N-1 A-15 autobia