Gizartea -

Donostiako Itsas Klubean

Tetraplegiko geratu da Donostian, uretara buruz jauzi eginda

Diario Vascoren arabera, urak metro bateko sakonera zuen eta biktimak buruan kolpea hartu zuen haitz baten kontra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gazte bat tetraplegiko geratu da Donostian, bertako Itsas Klubeko barandatik uretara salto eginda. Gaztea marokoarra da eta Donostiako Ospitaleko Zaintza Berezietan dago.

Gurutze Gorriaren arabera, ezbeharra 15:00ak aldera gertatu zen, uraren sakonera metro batekoa zen eremuan. Gazteak salto egin eta gertatutakoaren abisua jaso ondoren, Gurutze Gorria istripuaren lekura joan zen. Biktima erreskatatu eta immobilizatu zuten.

Biktima korderik gabe erreskatatu eta ospitaleratu egin zuten. "Lepoa hautsita iritsi zen, haitz baten kontra emandako kolpearen ondorioz, eta ezin zituen besoak ezta zangoak ere mugitu", azaldu zion Diario Vascori Pablo Busca Donostiako Ospitaleko Larrialdietako arduradun nagusiak.

"Sarritan"Buscaren hitzetan, "horrelako ezbeharrak sarri gertatzen dira, batez ere Itsas Klubeko eta irlako inguruan, eguraldi ona dagoenean. Normalean jende gaztea izaten da horrelako istripuak izaten dituena, itsasgoren eta itsabeheren eragina kontrolatzen ez dutenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea