Gizartea -

Eustat-en datuak

Euskadi, etorkin gutxien dituen erkidegoetako bat

EAEko biztanleen % 8,1 baino ez dira atzerrian jaioak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko biztanleen % 8,1, hau da, 176.049 pertsona, atzerrian jaioak dira, Eustatek jakinarazi duenez. Horrenbestez, Estatu osoan etorkin kopuru txikiena duen erkidegoetako bat da.

Estatuko batez bestea % 14,2koa da. Portzentaje horren azpitik Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leon daude (% 8 baino gutxiago), eta horietatik gertu, Euskadi (% 8,1).

Hiriburuka, Gasteizek ditu etorkin gehien (% 11,6), ondoren Bilbok (% 10,1) eta azkenik Donostiak (% 8,8).

Eustaten inkestaren arabera, EAEko etorkinen % 45 Amerikatik etorri dira, batik bat Kolonbiatik, Boliviatik, Ekuadorretik eta Brasildik; % 26,7 Europakoak dira (horietako % 10,7, Errumaniakoak), % 18,9 Afrikakoak eta % 5,1 Txinakoak eta Pakistangoak.

EAEko biztanleen % 8,1, hau da, 176.049 pertsona, atzerrian jaioak dira, Eustatek jakinarazi duenez. Horrenbestez, Estatu osoan etorkin kopuru txikiena duen erkidegoetako bat da.Estatuko batez bestea % 14,2koa da. Portzentaje horren azpitik Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leon daude (% 8 baino gutxiago), eta horietatik gertu, Euskadi (% 8,1).Hiriburuka, Gasteizek ditu etorkin gehien (% 11,6), ondoren Bilbok (% 10,1) eta azkenik Donostiak (% 8,8). Eustaten inkestaren arabera, EAEko etorkinen % 45 Amerikatik etorri dira, batik bat Kolonbiatik, Boliviatik, Ekuadorretik eta Brasildik; % 26,7 Europakoak dira (horietako % 10,7, Errumaniakoak), % 18,9 Afrikakoak eta % 5,1 Txinakoak eta Pakistangoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa EAE Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Eustat gaur