Gizartea -

SUTEA

Sutea piztu da Andatza mendian, Zizurkilen

17:00ak aldera piztu da sua, eta 18:15 aldera perimetratu dute, inguruko baserri zein etxerik hustu behar izan gabe. Sutea kontrolpean dagoela jakinarazi du Ertzaintzak.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso sute bat piztu da gaur arratsaldean Benta Zarate inguruan, Andatza mendian, Zizurkilen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Aldundiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Iturri horien arabera, sua 17:00ak baino lehen piztu da, baina ez da beharrezkoa izan inguruko baserri edo etxebizitzarik hustea. Sua 18:15 aldera perimetratu ahal izan dute, eta, Ertzaintzak adierazi duenez, kontrolpean dago.

Ordiziako eta Tolosako suhiltzaile-etxeetako langileak, basozainak eta Mendi Saileko langileak ari dira sute itzaltzeko lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak Suhiltzaileak