Gizartea -

Trafikoa

Kamioi batek su hartu du N-121-A errepidean, Arraitz parean

Iruñea Behobiarekin (Irun) lotzen duen errepidea itxi behar izan dute tarte batean, eta AP-15etik bideratu dute zirkulazioa.

Su hartu duen kamioia. Argazkia: Foruzaingoa
Su hartu duen kamioia.
Kamioi batek su hartu du eta N121A errepidea itxi behar izan dute, Arraitzen

0:21

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du gaur N-121-A errepidean (Iruñea-Behobia), Arraitz herriaren parean (Nafarroa), eta ondorioz, bidea erabat itxi dute. Zorionez, kamioilaria onik dago.

Foruzaingoak Twitterren duen kontuan azaldu duenez, 24,9. kilometroan jazo da gertaera. Ibilgailuak AP-15 autobidetik ari dira bideratzen.

Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertan dira, egoera bere onera etortzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 autobia Gatazkak garraio sektorean