Gizartea -

24 ordu baino gutxiagotan

Gidari bi atxilotu dituzte baimendutako alkohol tasa laukoizteagatik

Getxon atxilotutako gidariak zirkulazio istripu bat eragin zuen; motorzalea argirik gabe zebilen Bilbotik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak gidari bat atxilotu zuen atzo, istripu bat eragiteagatik eta alkoholemia proban positibo emateagatik.

17:20 aldera, ibilgailu biren arteko talka gertatu zen, eta Polizia patruila batzuk bertaratu zirenean, istripua eragin zuen gidariak edari alkoholdunak hartu izanaren sintomak zituela ikusi zuten.

Bideko segurtasun-arauen aurkako delitua leporatuta atxilotu ostean, epailearen esku utzi zuten.

Bestalde, Bilboko Udalaren arabera, Udaltzaingoak gehienezko alkohol tasa laukoizten zuen gidari bat atxilotu du, ziklomotor bat gidatzen zihoala.

01:30 aldera atxilotu dute, Morgan kalean, Udaltzaingoaren patruila batek ziklomotor bat argirik gabe zirkulatzen ikusi ondoren. Agenteek gelditu dutenean, “mozkor zantzu argiak zituen”.

Motor-gidaria antzeko delitu bategatik atxilotu zuten iragan ekainaren 3an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea